Sarrera

Totxoak/palankilak gainberotze labe batean gainberotu behar dira ijezkailua totxoa/palankila deformagarri egingo duen tenperaturan elikatzeko. Altzairuzko produktu luzeen ijezketa prozesua totxoak/palankilak abiadura berean baina kontrako norabidean biraka dabiltzan bi arrabol edo gehiagoren bidez elikatzean datza. Totxoa/palankila bere sekzioan txikitzen da presioaren bidez, azken produktuak izan behar duen neurrira iritsi arte. Ondoren, barra beroa hoztu egin behar da hozteko gailuan, gero luzera komertzialean moztu eta behar den bezala zuzentzeko. Beraz, azken neurri eta perdoiak lor daitezke, horren ostean, produktua irteeran paketatzeko, pilatzeko edo garraiatzeko.

Eragingarritasuna eta Fidagarritasuna

Bascotecnia Steel enpresak hornidura hau guztia ematen du:

  • Ijezketa-tren biribil nahiz korrugatuak eta profil txikiko trenak
  • Profilen ijezkailuak
  • Alanbre-gai trenak

Ijezketa jarraitua izan liteke, hots, abasturako trenaren bidez norabide bakar baten bidez bitartekoak eta azken produktuak ijeztean datzana, edo, bestela, ez jarraitua ere bai, tren abastatzailean ijezketa kaxa alternatuetan oinarritutakoa eta, gehienetan, ijezkailu bikoitz eta hirukoitzez osatuta dagoena.

ascotecnia Steelek hau guztia egiten du:

  • Produktu sorta zabalarekin maneiatzeko ijezkailu   malguak diseinatzen ditu.
  • Ekipamendu eragingarria eskaintzen du, barra laburrak   minimizatuta, ekipamenduaren errendimenduan jarduerarik gabeko denbora tarteetan izandako erreus   kopurua minimizatuta.
  • Kalibrazio diseinu komenigarriena aztertzen du produktu mix-aren eta bezeroaren eskarien arabera.
  • Operazio-kostu baxuko ekipoak egiten ditu, iraupen luzeko erregaiak eta estandarizatutako ordezko piezak erabilita.
  • Ijeztatutako produktuen kalitate handia bermatzen du.
  • Giza baliabide hoberenekin jarduten du.
Rolled in a rolling mill